"Lanean erori nintzen, irrist egin nuen eta errotula hautsi zitzaidan. 3 ebakuntza izan nituen eta, hala ere, ez zen oso ondo geratu. Mutualitatean errehabilitazioa egiten aritu nintzen, baina giharrak hobetzeari dagokionez emaitzarik ikusi gabe. Mutualitateko fisioterapeutak berak gomendatu zidan Nordic Klinikara etortzeko. Onena da klinikan fisioterapeutei laguntza pertsonala ematen diezula hobetzeko. Gainera, makinak zure problematikara asko egokitzen dira, ez alderantziz. Saio gutxira, egia hobetzen hasi nintzen. Tratamendua egin ondoren, min gutxiago dut, orain korrika egin dezaket lehen ezin nuenean, indar handiagoa dut, egonkortasun handiagoa. Oso pozik nago, dena oso ondo joan da, pozik nago. "
ELI GARCÍA
"Enpresako prebentzioan Nordic Klinikari buruz hitz egin zidatelako etorri nintzen, eta klinikaren berri izan nuelako, baina batez ere, urteak baitaramatzat bizkarreko arazoekin. Fisioterapeutak eta masajeak probatzen aritu nintzen, baina mina ez zitzaidan kentzen, eta zerbait berria probatu nahi nuen. Batez ere hobetu egin dut, min guztia ia erabat joan delako. Gainera, inguruan mugikortasuna eta indarra berreskuratu ditut. "
ASUN RODRÍGUEZ
Transformados Combisa, S.L."Aretxabaletatik fisioterapeuta batzuk etortzea gomendatu zidatelako etorri nintzen Nordicera, esklerosi anizkoitza dudalako eta hemen Nordic Klinikak hobera egingo zuela esan zidatelako. Nordic Klinikan nagoenetik (urtebete daramat etortzen) asko irabazi dut mugikortasunean eta indarrean, baita pentsamoldean ere, oso gustura nator Arrasatetik. Orain eliptikara bakarrik igo naiteke, baita egin ere, eta nahiko ondo moldatzen naiz, lehen baino askoz hobeto. Nordic Klinika gomendatzen dut, zure osasuna asko hobetuko duzun lekua delako. Gainera, fisioterapeuta profesionalen talde oso kualifikatu bat dago horretarako. Bizirik sentiarazten zaituzte, ni behintzat. "
YOLANDA GUIJAS
"Hobekuntza ikaragarria izan da, bizitza normala egin dezaket"
"Nordic Klinikara etorri nintzen, sorbalda, hanka eta aldakako min asko nuelako. Ezin nuen ibili, makuluekin ibiltzen nintzen beti, eta emazteak lagundu behar zidan beti. Galduta nengoen. Orkatilak eta eskumuturrak puztu egiten zitzaizkidan. Bartzelonako klinika batean egon nintzen, eta gero Bilbon, baina ez nuen hobera egin, pilulak bakarrik errezetatzen zizkidaten. Irratian entzun nuen Nordic Klinikan minak hobetzen ari zirela eta etorri egin nintzen. Hasieran ezin nituen eskailerak jaitsi, baina hobera egingo nuela hitzeman zidaten, eta hala izan zen. Hilabeteko tratamenduan eskailerak jaitsi eta igotzen nituen bakarrik. Niri oso ondo joan zait, asko gomendatu dut. Hobekuntza ikaragarria izan da, orain bizitza normala egin dezaket eta mendira ere joan naiteke. "
JOSE MIGUEL MARTINEZ DE ALBENIZ FERNANDEZ
"Beti izan ditut bizkarreko arazoak eta, Covid-az geroztik, are gehiago. Muskulu-indar handia galdu nuen. Minarentzako antiinflamatorioak hartzen ari nintzen. Lehen egin nitzakeen gauza asko ezinezko bihurtu ziren. Nordic Klinikara etorri nintzen, hobetzeko aukerarik ote nuen ikusteko. Orain egun dezente igaro ditzaket ezer hartzeko beharrik gabe, pilulalik gabe. Orain indar eta erresistentzia handiagoa ditut eta minak behera egin du".
MAIKA MARTÍNEZ CANO
"Ziatika izan nuen eta bi ornoetan arazoak. Oso gaizki egon naiz, eta Nordic Klinikarekin hobekuntza nabari dut makurtzean eta denean. Lehen lunbar aldeak asko tiratzen zidan eta orain ez naiz gogoratu ere egiten ornoetako arazoetaz. Asko gustatu zait tratamendua eta oso indartuta sentitzen dut lunbarretako gunea. Gainera, Nordic-eko profesionalak 10-ekoak dira!"
CLARA SANZ
Empresa Pferd Abrasivos, S.L."Nordic Klinikara etorri nintzen sorbaldan geroz eta min handiagoa nuelako eta hona etorri naizenetik askoz hobeto nago. Horretaz gain, bizkarra indartzeko beharra neukan, lumbalgia eta ziatika izaten bainuen maíz, eta orain min horiek ahaztu ditut jada. Klinikako giroa bikaina da eta makinek asko laguntzen dizute mina gutxitzen eta tratatutako gorputz atala indartzen. Lehen makurtzeko beldurra neukan, eta orain arazorik Gabe egin dezaket."
EDUARDO ARANGUREN
Empresa Compañía de Bebidas Pepsico S.L."Klinikara etorri nintzen belauneko lesio bat eta eskubiko aldakan trokanteritis-a neukalako. Asko gutxitu da bai inflamazioa baita mina ere, bigarren hau ia guztiz desagertu arte. Erizaintzako auxiliar bezala egiten dut lan eta pandemian lan asko egin behar izan dut. Ezin izango nuke lan erritmoa jarraitu Nordic Klinikako tratamendua jaso izan ez banu. Horretaz gain, ziur nago aurretik hartu nuen laneko baja denbora Nordic Klinikari esker motzagoa izan zela."
ESTÍBALIZ CARREÑO
"Medikura joan nintzen hanketan min handia neukalako eta esan zidan muskuluetan hantura nuela eta ongi jarri behar nituela, horregatik etorri nintzen Nordic Klinikara. Hobetu dut, nabaritzen dudalako indarra lortzen joan naizela, makinetako kargak igotzen joan dira eta makina ezberdinetatik pasatu naiz, geroz eta hobeto sentituz."
ARANTZA PEÑA
"Duela bi hilabete eskubiko sorbaldan kontraktura bat izan nuen. Fisioterapeuta batetik bestera ibili nintzen eta ez zitzaidan ezer hobetzen, izugarrizko mina nuen. Orain, niri mina kendu zait. Mina edo nire antzerako lesioren bat duen jendearekin hitz egiten dudanean beti esaten diet: “Deitu Nordic Klinikara, izugarria da, benetan!”
JESÚS ÁNGEL PEREZ
"Ni buruko minengatik etorri nintzen eta orain asko gutxitu zaizkit. Gainera, lepoko eta bizkarreko minak desagertu zaizkit. Klinikara etorri nintzen probatzeko eta ikusteko ea hobetzen nuen. Programa eta jarraipena pertsonalizatuak dira eta hobekuntzak ikus ditzazkezu, nabaritzen da."
VERÓNICA ÁLVARO
"Bizkarreko arazoak nituen, eskoliosia eta lumbalgia, hain zuzen ere. Medikuak bizkarra eta abdomena indartzea aholkatu zidan. Nire kontutik saiatu nintzen indartzen taldeko klaseetan, baina mina sentitzen nuen eta ez zidaten zuzentzen. Lehen oso trakets sentitzen nintzen, eta orain indar eta arintasun gehiago daukat orokorrean, hanketan, bizkarrean, belaunetan eta besoetan. Nordic-etik, lan pertsonalizatuaz gain, profesionalen arreta nabarmenduko nuke."
MONTSERRAT BERGADO
Particular"Nordic Klinikara etorri nintzen, bere garaian aurkezpena ikusi nuelako eta langileei eskeini diezaiekeen onurak gustatu zitzaizkidalako. Alde batetik, pertsonalki nik nire buruagan probatu nahi nuen, eta beste aldetik, enpresako langileentzat interesgarria izan daitekeen ikusteko. Hobekuntzak nabari ditut, izan ere, ordenagailu aurrean hainbeste lan ordu eta gero zerbikalak minduta izaten nituen eta orain indartsuago sentitzen dut lepoa. Gehien nabarmenduko nukeena tratamenduaren espezifikotasuna da, izan ere, makinak gorputzeko atal oso zehatzei zuzenduta daude eta dena oso pertsonalizatua da, bai tratamendua baita erabilitako teknologia ere. Gorputzeko gune eta muskulu konkretuak isolatzen dira."
JAVIER BERASATEGUI
Naipes Heraclio Fournier, S.A.