DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA
NORDIC KLINIKA, S.L.n tratatzen ditugun datu pertsonalez arduratzen gara, baita datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudia zehatz-mehatz betetzeaz ere. Horien artean daude, besteak beste, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, zeinak 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen baitu, eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.
Horren arabera, NORDIC KLINIKA, S.L.n egiten ditugun datu pertsonalen tratamenduei buruzko honako gai hauen berri ematen da:
Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
Izena: NORDIC KLINIKA, S.L.
IFZ: B01574078
Posta helbidea: Eduardo Dato kalea 43
01005 Gasteiz (Araba)
Datuak Babesteko ordezkaria: dpo@nordicklinika.es.
Tratamenduari dagozkion printzipioak
Bertan egiten den datu pertsonalen tratamenduan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko datu pertsonalen tratamenduari dagokienez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituen eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duen 2016/679 (EB) Erregelamenduak (aurrerantzean, DBEO) eskatzen dituen printzipioak errespetatzen dira:
- Zilegitasun, leialtasun eta gardentasun printzipioa: jasotzen ditugun datuak modu zilegian, leialean eta gardenean tratatzen dira, interesdunen aldez aurreko baimenarekin, beharrezkoa denean, edo, hala badagokio, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo, hark eskatuta, kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, edo, bestela, tratamendua beharrezkoa bada aplikatzekoa den betebehar legal bat betetzeko edo, beharrezkoa bada, arduradunaren edo hirugarren baten interes legitimoak asetzeko, baldin eta interes edo eskubide horien gainetik ez badaude interesdunaren oinarrizko interes edo eskubide eta askatasunak, zeinak datu pertsonalen babesa eskatzen baitute, bereziki interesduna haur bat denean.
- Helburua mugatzeko printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak “Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?” atalean adierazitako helburuetarako erabiltzen dira.
- Datuak minimizatzeko printzipioa: printzipio horren arabera, erabiltzaileengandik biltzen ditugun datu pertsonal bakarrak kontratu harremana kudeatzeko, erabiltzaileek egiten dizkiguten kontsultei eta/edo eskaerei erantzuteko, newsletterrerako harpidetzari erantzuteko edo blogeko gure argitalpenei egiten dizkieten iruzkinei erantzuteko behar-beharrezkoak direnak dira.
- Zehaztasun-printzipioa: biltzen ditugun datu pertsonalak zehatz mantenduko dira, eta, beharrezkoa bada, eguneratuta. Horretarako, datu pertsonalen bat aldatzen bada, erabiltzaileak horren berri eman beharko digu, dagokion eguneraketa egin ahal izateko.
- Datuak gordetzeko epea mugatzeko printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak “Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?” atalean adierazitako epeetan gordeko dira.
- Osotasun eta konfidentzialtasun printzipioa: printzipio hori errespetatzeko, datu pertsonalak horien segurtasun egokia bermatzeko moduan tratatuko dira, baimenik gabeko edo legez kontrako tratamenduaren aurkako babesa barne, baita datu horien galeraren, suntsipenaren edo ustekabeko kaltearen aurkako babesa ere, eta, horretarako, neurri tekniko eta antolamendu neurri egokiak aplikatuko dira.
Datu pertsonalen zer kategoria tratatzen ditugu?
Honako hauek dira webgune honen bidez tratatzen ditugun datuen kategoriak:
- Harremanetarako eta hitzordua erreserbatzeko formularioaren bidez bildutako datuak: izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefono zenbakia, eta erabiltzaileak bidalitako iruzkina edo mezua.
- Blogeko iruzkinen formularioaren bidez bildutako datuak: izena, helbide elektronikoa, webgunea, iruzkina.
- Newsletterraren harpidetza formularioaren bidez bildutako datuak: helbide elektronikoa.
Webgune honen bidez ez ditugu tratatzen Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak “datu kategoria berezi” gisa kalifikatzen dituen datuak (osasun datuak, datu biometrikoak, afiliazio sindikala, etab.), ezta kondena edo arau hauste penalei buruzko datu pertsonalak ere.
Formularioetan eskatzen diren datu pertsonal guztiak, izartxoz markatuak, nahitaezkoak dira. Beraz, erabiltzaileak datu horietakoren bat ematen ez badu, ezin izango diogu bere kontsulta, eskaera edo iruzkinari erantzun, eta, beraz, ezin izango dugu dagokion formularioari lotutako helburua bete.
Bestalde, cookieen bidez, erabiltzaileek webguneaz egiten duten erabilerari, bisitatutako orrialdeei, jatorriari, kokapen geografikoari, IP helbideei, eta abarri buruzko informazioa jasotzen da. Nolanahi ere, informazio hori modu agregatuan bilduko da, hau da, erabiltzaileak identifikatu gabe. Gure Cookie politikan kontsulta dezakezu erabiltzen diren cookieei buruzko informazio osoa.
Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?
NORDIC KLINIKA, S.L.n tratatzen ditugun datu pertsonal guztiak interesdunek beraiek edo haien legezko ordezkariek ematen dizkigute.
Webgune horren bitartez biltzen ditugun datu pertsonalak gaitutako formularioen bitartez, gurekin harremanetan jartzeko gaitutako posta elektronikoko helbidearen bitartez edo, hala badagokio, telefonoz bildu ditugu.
Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?
Pazienteen datuak: haien datu pertsonalak erabiltzen ditugu, osasunekoak barne, pazientearekiko kontratu harremana behar bezala mantentzeko, garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko, bai eta eskatzen dituen nahasmendu muskuloeskeletikoen prebentzio edo tratamendurako osasun zerbitzuak eta/edo fisioterapiakoak emateko (dagokionaren arabera), jarraipena egiteko eta pazienteen historia klinikoa kudeatzeko.
Bezeroen datuak: haien datu pertsonalak erabiltzen ditugu gure bezeroekiko kontratu harremana mantentzeko, garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko, eta eskatzen dituzten zerbitzuak behar bezala emateko.
Hornitzaileen datuak: haien datu pertsonalak erabiltzen ditugu gure hornitzaileekiko kontratu harremana eta ematen dizkiguten zerbitzuak behar bezala mantentzeko, garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko.
Langileen datuak: gure langileekiko kontratu harremana mantentzeko, garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko, eta lan arloan, Gizarte Segurantza arloan eta Laneko Arriskuen Prebentzio arloan indarrean dagoen eta aplikagarria den araudia betetzeko.
Curriculumen bidez bildutako datuak: langileak hautatzeko egiten ditugun prozesuetan interesdunen parte hartzea kudeatzeko.
Harremanetarako eta hitzordua erreserbatzeko formularioaren bidez bildutako datuak: interesdunek egiten dituzten kontsultak edo eskaerak kudeatzeko eta horiei erantzuteko.
Blogeko iruzkinen formularioaren bidez bildutako datuak: erabiltzaileek gure argitalpenei egiten dizkieten iruzkinak kudeatzeko eta horiei erantzuteko.
Newsletterrerako harpidetza formularioaren bidez bildutako datuak: datu pertsonalak erabiltzen ditugu gure newsletterrerako edo albiste buletinerako harpidetza kudeatzeko, eta, beraz, enpresari, gure produktuei, zerbitzuei, berritasunei, artikuluei, albisteei, eskaintzei edo sustapenei buruzko newsletterrak edo informazio buletinak posta elektronikoz bidaltzeko.
Horri dagokionez, jakinarazten da Mailify erabiltzen dugula posta elektronikoz bidaltzen ditugun mezu komertzialak modu efizienteago, dinamikoago eta operatiboagoan kudeatzeko, baita hobeto kontrolatu ahal izateko ere. Mailify Positive Group France, SASek garatutako plataforma bat da, eta hura erabiltzeak zerbitzu horren emaileak bidalketetan hartzaileen jardueraren jarraipena egiteko gailuak instalatzea dakar, mezuak irekitzen direla eta mezuetako estekak sakatzen direla kontrolatu ahal izateko eta, bildutako informazio horrekin, kanpainen jarraipen txostenak egin ahal izateko.
Sare sozialetako gure profiletako erabiltzaileen datuak: gure erabiltzaileekin elkarreragiteko, batez ere, sare sozialetan ditugun profiletan egiten ditugun argitalpenei egiten dizkieten iruzkinei erantzunez.
Zein da zure datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa?
Pazienteen datuak: haien datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendu hori beharrezkoa dela parte diren kontratu hori egikaritzeko, baita, osasun datuen tratamenduaren kasuan, prebentzio edo lan arloko medikuntzako, diagnostiko medikoko eta/edo laguntza edo tratamendu sanitarioko helburuetarako beharrezkoa dela ere, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 9.2 h) artikuluaren arabera.
Bezeroen datuak: datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendu hori beharrezkoa dela kontratua egikaritzeko.
Hornitzaileen datuak: datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendu hori beharrezkoa dela kontratua egikaritzeko.
Langileen datuak: langileen datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendu hori beharrezkoa dela lan kontratua egikaritzeko.
Curriculumen bidez bildutako datuak: interesdunek ematen dizkiguten datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendu hori beharrezkoa dela, haiek eskatuta, kontratu aurreko neurriak aplikatzeko.
Harremanetarako eta hitzordua erreserbatzeko formularioaren bidez bildutako datuak: formularioa betetzean interesdunek ematen dizkiguten datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendua beharrezkoa dela egiten dituzten kontsultei edo eskaerei erantzuteko.
Blogeko iruzkinen formularioaren bidez bildutako datuak: datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa egiten ditugun argitalpenei iruzkinak egitean interesdunek ematen diguten baimena da.
Newsletterrerako harpidetza formularioaren bidez bildutako datuak: datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa gure newsletterrera harpidetzean emandako baimena da, baina edozein unetan ukatu ahal izango da eta, nolanahi ere, bidaltzen dugun mezu bakoitzean, baja emateko eta newsletterra jasotzeari uzteko sistema erraz eta doakoa egongo da.
Sare sozialetako gure profilen erabiltzaileen datuak: haien datu pertsonalen tratamendurako oinarri juridikoa gure sare sozialetan jarraitzean emandako baimena da, eta, beraz, tratamendu hori beharrezkoa da erabiltzaileekin elkarreragiteko (adibidez, iruzkinei erantzuteko).
Zer hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datu pertsonalak?
Bezeroen, hornitzaileen eta langileen datu pertsonalak, hala badagokio, zerga administrazioari jakinaraziko zaizkio, lege eta zerga betebeharrak betetzeko, bai eta NORDIC KLINIKA S.L.k kobrantzak (bezeroen kasuan) eta ordainketak (hornitzaile eta bezeroen kasuan) kudeatzeko darabilen finantza erakundeari edo erakundeei ere.
Hala ere, jakinarazten dizugu, Fundación Laboral San Prudencioren kide den enpresa baten langile gisa, zerbitzu edo tratamendua jasotzen baduzu, jasotako laguntzei buruzko datuak eta harekin lotutako harreman juridikoa kudeatzeko eta mantentzeko beharrezkoak izan daitezkeen beste batzuk enpresa horri jakinarazi ahal izango zaizkiola, eta zure datu pertsonalen jakinarazpen hori legitimatuta dagoela zure enpresarekin aipatutako harreman juridikoa egikaritzeko, Fundación Laboral San Prudencioren kide delako eta, beraz, enpresei eta, horrenbestez, langileei ematen dizkiegun zerbitzuen onuradun delako.
Beste kasu batzuetan, ez diegu hirugarrenei datu pertsonalen jakinarazpenik egiten, non eta ez den beharrezkoa kontratua edo harreman juridikoa egikaritzeko, edo legezko betebeharrak betetzeko.
Nolanahi ere, gai batzuetarako hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen ditugu. Hirugarren horiek izaten dira tratamenduaren arduradunak, eta haiekin sinatu dugu datuen tratamenduari buruzko kontratua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 28.3 artikuluak xedatutakoaren arabera.
Datuen nazioarteko transferentziak
Informazioa kudeatzeko gai batzuetarako, Microsoft Corporationen zerbitzuak erabiltzen ditugu. Enpresa horrek tratamenduaren arduradun gisa jarduten du, baina, Europar Batasunetik eta Europako Esparru Ekonomikotik kanpo egon arren, hura erabiltzeak dakarren datuen nazioarteko transferentziak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 45.1 artikuluan jasotako berme egokiak ditu, EB-AEBko Datuen Pribatutasunerako Esparruan ziurtatuta baitago, eta, gainera, Europako Batzordeak onetsitako ereduzko kontratu klausulak baititu. Nolanahi ere, ez da pazienteen osasunari buruzko datuen nazioarteko transferentziarik egiten.
Halaber, Google Analyticsen cookie analitikoak erabiltzen ditugunez, horiek erabiltzeak berekin dakar datuen nazioarteko transferentziak egotea, eta horri buruzko informazioa gure Cookie politikan kontsulta daiteke.
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
Pazienteen datuak: datu pertsonalak kontratu harremanaren eta behar den tratamenduaren indarraldian zehar gordeko dira, eta, ondoren, legezko betebeharrak betetzeko ezarritako epean; kasu honetan, historia klinikoari dagokionez, alta ematen den unetik gutxienez bost urtez gordeko dira, Pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta obligazioak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Oinarrizko Legeak ezartzen duena betez.
Bezeroen, hornitzaileen eta langileen datuak: dagokion kontratu harremana indarrean dagoen bitartean gordeko dira datu pertsonalak eta, harreman hori amaitu ondoren, legezko betebeharrak betetzeko ezarritako epean.
Curriculumen bidez bildutako datuak: hautagaien datu pertsonalak gehienez ere bi urtez gordeko dira.
Harremanetarako eta hitzordua erreserbatzeko formularioaren bidez bildutako datuak: formularioa betetzean erabiltzaileek ematen dizkiguten datu pertsonalak egiten dizkiguten kontsultak edo eskaerak kudeatzen ditugun bitartean soilik gordeko dira, eta, behin tramitazioa amaituta, ezabatu egingo dira.
Blogean iruzkinak egiteko formularioaren bidez bildutako datuak: interesdunen datu pertsonalak gordeko ditugu, hala badagokio, baimena ezeztatzen duten arte, baina ordura arte egin dituzten iruzkinak gordetzeko aukerari kalterik egin gabe.
Newsletterrerako harpidetza formularioaren bidez bildutako datuak: datu pertsonalak harpidetzan baja eskatuz baimena ezeztatzen ez duten bitartean gordeko ditugu, eta hori edozein unetan egin ahal izango da, nolanahi ere, bidaltzen dugun mezu bakoitzean, baja emateko eta newsletterra jasotzeari uzteko sistema erraz eta doakoa egongo baita.
Sare sozialetako gure profilen erabiltzaileen datuak: sare sozialetako gure jarraitzaileen datu pertsonalak gordetzeko epeak sare sozial bakoitzaren politiken araberakoak dira, baina guk jarraitzeari uzten diguten arte soilik tratatuko ditugu.
Zein eskubide dituzu datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?
- Zure datu pertsonaletarako sarbidea eskatzeko eskubidea: tratamenduaren zilegitasuna ezagutzeko eta egiaztatzeko, edozein unetan eskatu ahal izango diguzu NORDIC KLINIKA, S.L. zure datu pertsonalak tratatzen ari den baieztatzeko, eta, hala bada, besteak beste, zein datu tratatzen ari garen, zein helbururekin, datuen jatorria, datuak zenbat denboraz gordetzea aurreikusten den eta, hala badagokio, hartzaileak edo hartzaileen kategoriak zein diren jakinaraziko dizugu.
- Datuak zuzentzea eskatzeko eskubidea: datu pertsonal okerrak zuzentzeko edo osatugabeak osatzeko eska diezagukezu, baita adierazpen gehigarri baten bidez ere. Kasu horretan, eskabidean zer daturi buruz ari zaren eta zer zuzenketa egin behar den adierazi behar duzu. Eskaerarekin batera, hala badagokio, tratamenduaren xede den datua oker egotearen edo osatugabea izatearen frogagiriak aurkeztu beharko dira.
- Datuak ezabatzea eskatzeko eskubidea (“ahaztua izateko eskubidea”): zure datu pertsonalak ezabatzeko eta tratatzeari uzteko eska diezagukezu, baldin eta jasotzearen xede izan ziren helburuetarako beharrezkoak ez badira edo bestela tratatzen badira, eta baimena kendu dezakezu, bidegabe tratatu badira edo lege betebehar bat betetzeko ezabatu behar badira.
- Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea: kasu honetan, NORDIC KLINIKA, S.L. k zure datu pertsonalak gordeko ditu soilik erreklamazioak egiteko, baliatzeko edo defendatzeko, edo beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babesteko edo interes publikoko arrazoi garrantzitsuak daudelako.
- Datu pertsonalen eramangarritasun eskubidea: zure datu pertsonalak entregatzeko eska diezagukezu, zuri edo zuk adierazitako beste arduradun bati, erabilera arrunteko eta mekanikoki irakurtzeko moduko formatu egituratu batean.
- Tratamenduari aurka egiteko eskubidea: NORDIC KLINIKA, S.L.k zure datu pertsonalak tratatzeari utziko dio zuk adierazitako moduan, ezinbesteko legezko arrazoiengatik tratatzen jarraitu behar dugunean, edo erreklamazioak egin, baliatu edo defendatzeko denean izan ezik.
Datuak babesteko eskubideak nola baliatu: zure eskubideak baliatzeko, eskaera bat bidali behar diguzu idatziz NORDIC KLINIKA, S.L.ra (Eduardo Dato kalea 43 – 01005 PK, Gasteiz, Araba) edo mezu elektroniko bat bidaliz dpo@nordicklinika.es helbidera.
NORDIC KLINIKA, S.L.k eskaera guztiei erantzungo die, datu pertsonalak babestearen arloan indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen epe eta baldintzetan.
Nola aurkeztu erreklamazio bat Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean: zure datu pertsonalak behar bezala tratatu ez ditugula uste baduzu, edo datuak babesteko zure eskubideak baliatzean behar bezalako arretarik eman ez dizugula uste baduzu, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, egoitza elektronikoaren bidez edo helbide honetan: Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril.
Datuak babesteko eskubideei eta kontrol agintaritzaren aurreko erreklamazioei buruzko informazio gehiago hemen: www.aepd.es.
Segurtasuna
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluan ezarritakoa betez, NORDIC KLINIKA, S.L.k neurri tekniko eta antolamendu neurri egokiak hartu ditu arriskuaren araberako segurtasun maila bermatzeko.
Segurtasun mailaren egokitasuna ebaluatzeko, bereziki kontuan hartu dira datuen tratamenduak dituen arriskuak, zehazki emandako, gordetako edo beste modu batean tratatutako datu pertsonalak ustekabean edo legez kontra suntsitzearen, galtzearen edo aldatzearen ondoriozkoak, edo datu horiek baimenik gabe jakinaraztearen edo eskuratzearen ondoriozkoak.
Sekretu eginbeharra
NORDIC KLINIKA, S.L.k neurriak hartu ditu bere agintepean jarduten duen eta erabiltzaileek ematen dizkiguten datu pertsonalak eskura ditzakeen edozein pertsonak enpresaren jarraibideen arabera soilik trata ditzakeela bermatzeko. Gainera, horiei buruzko sekretu profesionala gorde beharko du, iraupen mugagabean.
Horretarako, gure langileek konfidentzialtasun dokumentu bat sinatu dute, eta sekretu eginbeharra izango dute enpresarekin duten lan harremanarekin lotuta tratatzen dituzten informazio eta datu pertsonalei dagokienez.
Adingabeek webgunea erabiltzea
Erabiltzaileei eskatzen diegu adingabeek webgunea erabiltzeari buruzko politikak irakurtzeko; gure webgunean argitaratu ditugu, atal honetan: Lege oharra”.
Sare sozialak
Sare sozialetako profilak: NORDIC KLINIKA, S.L.k profilak ditu gaur egun dauden sare sozial nagusietako batzuetan; hortaz, gure jarraitzaileen, egiten ditugun argitalpenetan agertzen diren pertsonen (adibidez, argazkiak) eta mezu pribatuak bidaltzen dizkiguten pertsonen datu pertsonalak tratatu ahal izango dira.
Datuen tratamenduak eta helburuak: NORDIC KLINIKA, S.Lk gauzatuko dituen datuen tratamenduak sare sozial bakoitzaren politikek eta funtzionalitateek mugatzen eta baldintzatzen dituzte.
Erabiltzaile bat sare sozial batean gure jarraitzaile egiten denean, baimena ematen du bere datu pertsonalak dagokion sare sozialaren eremuan soilik erabil ditzagun, gure orrialdea edo profila kudeatzeko eta gure jarraitzaileekin bi noranzkoetan ditugun komunikazioak kudeatzeko, gaur-gaurkoz eta etorkizunean sare sozialak dituen txat, mezu edo bestelako komunikabideen bidez. Horrek berarekin dakar guk iruzkinean agertzen den erabiltzailearen profileko informazioa eskuratzea, adibidez eta beste batzuen artean, haren erabiltzaile izena, irudia (erabiltzaileak argazki bat jarri badu bere profilean) eta egin dituen iruzkinak.
Halaber, jakinarazi nahi dugu erabiltzaile bat gure jarraitzaile egiten denean, argitaratzen ditugun albisteak haren horman ere ager daitezkeela eta, gure profilean iruzkinak egiten baditu, gainerako jarraitzaileek eskuratu ahal izango dituztela, bai haren iruzkina, bai haren profileko izena, eta, hala badagokio, baita profilean duen argazkia ere. Nolanahi ere, erabiltzailearen erantzukizuna izango da sare soziala erabiltzeko duen modua.
Ez ditugu erabiliko erabiltzaileen datu pertsonalak aurreko paragrafoetan adierazitakoak ez diren beste helburu batzuetarako, ezta sare soziala ez den beste ingurune baten bidez informazioa bidaltzeko ere.
Ez ditugu erabiltzailearen datu pertsonalak sare sozialaren ingurunetik aterako, baldin eta interesdunak baimena ematen ez badigu edo egiten digun eskaeraren bati erantzuteko eskatzen ez badigu.
Tratamenduaren legitimazioa: gure jarraitzaileen datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa guri jarraitzean ematen diguten baimena da.
Datuen hartzaileak: gure jarraitzaileen datu pertsonalak ez dizkiegu hirugarrenei jakinaraziko, eta ez dugu horien nazioarteko transferentziak egingo, legezko betebeharren bat betetzeko beharrezkoa denean izan ezik. Nolanahi ere, jarraitzaileek gainerako jarraitzaileek gure sare sozialetan egiten dituzten iruzkin publikoak eta gure erantzunak ikusi ahal izango dituzte.
Datuak gordetzeko epea: sare sozialetako gure jarraitzaileen datu pertsonalak gordetzeko epeak sare sozial bakoitzaren politiken araberakoak dira, baina guk jarraitzeari uzten diguten arte soilik tratatuko ditugu.
Datuak babesteko eskubideak: datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko edo eramangarritasun eskubideei dagokienez, sare sozial bakoitzak horretarako ematen dituen aukeren arabera jardun dezakegu soilik. NORDIC KLINIKA, S.L.k ahal dion laguntza guztia emango dio interesdunari aipatu eskubide horiek baliatu ahal izan ditzan.
Nolanahi ere, gure edozein jarraitzailek edozein unetan eman ahal izango du baja gure orrian edo profilean, eta, une horretatik aurrera, ez dugu bere datu pertsonaletarako sarbiderik izango, sare sozialak erabiltzaileak gure horman aldez aurretik egin dituen iruzkinak gorde ahal izango baditu ere.
Dena den, erabiltzailearen erantzukizuna izango da sare soziala erabiltzeko duen modua, eta, beraz, NORDIC KLINIKA, S.L.k ez du horri buruzko erantzukizunik hartzen bere gain.
Jarraian, NORDIC KLINIKA, S.L.k orria edo profila duen sare sozialetako pribatutasun politika kontsulta dezakezu:
Cookieak
Cookieak tamaina txikiko testu-fitxategiak dira, zeinak webgune jakin batzuetako orrietan sartzen edo bisitatzen dituen gailu eta/edo nabigatzaile gordetzen baitira, erabiltzaileak berriro konektatzean dituen lehentasunak ezagutu ahal izateko. Erabiltzailearen gailu eta/edo nabigatzailean gordetako cookieek ezin dituzte nabigatzaile eta/edo gailuan dauden datuak irakurri, informazio pertsonalera sartu edo beste hornitzaile batzuek sortutako cookieak irakurri.
Ikusi webgune honetan erabilitako cookieei buruzko informazioa “Cookien politika” atalean.

