ZEINTZUK GARA NORDIC KLINIKAN

La Fundación Laboral San Prudencio-ren eta Athlon Koop. Elkartearen artean egindako ekimena

ZEIN HELBURU LORTU NAHI DUGU?

Langileen artean eta Arabako enpresetako langileen artean ere, egunez-egun gorantza dihoan arazoari erantzuna eman nahi diogu: arazo muskulueskeletikoak.

Beste centro batzutan, David Health Solutions teknologia erabiliz lortutako datuak orain arte:

Vitoria - Gateizko Nordic Klinika zentroan arazo muskuloeskeletikoen diagnostikoan eta tratamenduan adituak gara. Espainian arazo muskueskeletikoen balorazio integral funtzionala eskaintzen duen lehen zentroa eta Europan lan mundu esparruan lehena.

ASUN RODRÍGUEZ

Transformados Combisa, S.L.


"Enpresako prebentzioan Nordic Klinikari buruz hitz egin zidatelako etorri nintzen, eta klinikaren berri izan nuelako, baina batez ere, urteak baitaramatzat bizkarreko arazoekin. Fisioterapeutak eta masajeak probatzen aritu nintzen, baina mina ez zitzaidan kentzen, eta zerbait berria probatu nahi nuen. Batez ere hobetu egin dut, min guztia ia erabat joan delako. Gainera, inguruan mugikortasuna eta indarra berreskuratu ditut. "

YOLANDA GUIJAS


"Aretxabaletatik fisioterapeuta batzuk etortzea gomendatu zidatelako etorri nintzen Nordicera, esklerosi anizkoitza dudalako eta hemen Nordic Klinikak hobera egingo zuela esan zidatelako. Nordic Klinikan nagoenetik (urtebete daramat etortzen) asko irabazi dut mugikortasunean eta indarrean, baita pentsamoldean ere, oso gustura nator Arrasatetik. Orain eliptikara bakarrik igo naiteke, baita egin ere, eta nahiko ondo moldatzen naiz, lehen baino askoz hobeto. Nordic Klinika gomendatzen dut, zure osasuna asko hobetuko duzun lekua delako. Gainera, fisioterapeuta profesionalen talde oso kualifikatu bat dago horretarako. Bizirik sentiarazten zaituzte, ni behintzat. "

JOSE MIGUEL MARTINEZ DE ALBENIZ FERNANDEZ


"Hobekuntza ikaragarria izan da, bizitza normala egin dezaket" "Nordic Klinikara etorri nintzen, sorbalda, hanka eta aldakako min asko nuelako. Ezin nuen ibili, makuluekin ibiltzen nintzen beti, eta emazteak lagundu behar zidan beti. Galduta nengoen. Orkatilak eta eskumuturrak puztu egiten zitzaizkidan. Bartzelonako klinika batean egon nintzen, eta gero Bilbon, baina ez nuen hobera egin, pilulak bakarrik errezetatzen zizkidaten. Irratian entzun nuen Nordic Klinikan minak hobetzen ari zirela eta etorri egin nintzen. Hasieran ezin nituen eskailerak jaitsi, baina hobera egingo nuela hitzeman zidaten, eta hala izan zen. Hilabeteko tratamenduan eskailerak jaitsi eta igotzen nituen bakarrik. Niri oso ondo joan zait, asko gomendatu dut. Hobekuntza ikaragarria izan da, orain bizitza normala egin dezaket eta mendira ere joan naiteke. "

MAIKA MARTÍNEZ CANO


"Beti izan ditut bizkarreko arazoak eta, Covid-az geroztik, are gehiago. Muskulu-indar handia galdu nuen. Minarentzako antiinflamatorioak hartzen ari nintzen. Lehen egin nitzakeen gauza asko ezinezko bihurtu ziren. Nordic Klinikara etorri nintzen, hobetzeko aukerarik ote nuen ikusteko. Orain egun dezente igaro ditzaket ezer hartzeko beharrik gabe, pilulalik gabe. Orain indar eta erresistentzia handiagoa ditut eta minak behera egin du".

CLARA SANZ

Empresa Pferd Abrasivos, S.L.


"Ziatika izan nuen eta bi ornoetan arazoak. Oso gaizki egon naiz, eta Nordic Klinikarekin hobekuntza nabari dut makurtzean eta denean. Lehen lunbar aldeak asko tiratzen zidan eta orain ez naiz gogoratu ere egiten ornoetako arazoetaz. Asko gustatu zait tratamendua eta oso indartuta sentitzen dut lunbarretako gunea. Gainera, Nordic-eko profesionalak 10-ekoak dira!"

EDUARDO ARANGUREN

Empresa Compañía de Bebidas Pepsico S.L.


"Nordic Klinikara etorri nintzen sorbaldan geroz eta min handiagoa nuelako eta hona etorri naizenetik askoz hobeto nago. Horretaz gain, bizkarra indartzeko beharra neukan, lumbalgia eta ziatika izaten bainuen maíz, eta orain min horiek ahaztu ditut jada. Klinikako giroa bikaina da eta makinek asko laguntzen dizute mina gutxitzen eta tratatutako gorputz atala indartzen. Lehen makurtzeko beldurra neukan, eta orain arazorik Gabe egin dezaket."

ESTÍBALIZ CARREÑO


"Klinikara etorri nintzen belauneko lesio bat eta eskubiko aldakan trokanteritis-a neukalako. Asko gutxitu da bai inflamazioa baita mina ere, bigarren hau ia guztiz desagertu arte. Erizaintzako auxiliar bezala egiten dut lan eta pandemian lan asko egin behar izan dut. Ezin izango nuke lan erritmoa jarraitu Nordic Klinikako tratamendua jaso izan ez banu. Horretaz gain, ziur nago aurretik hartu nuen laneko baja denbora Nordic Klinikari esker motzagoa izan zela."

ARANTZA PEÑA


"Medikura joan nintzen hanketan min handia neukalako eta esan zidan muskuluetan hantura nuela eta ongi jarri behar nituela, horregatik etorri nintzen Nordic Klinikara. Hobetu dut, nabaritzen dudalako indarra lortzen joan naizela, makinetako kargak igotzen joan dira eta makina ezberdinetatik pasatu naiz, geroz eta hobeto sentituz."

JESÚS ÁNGEL PEREZ


"Duela bi hilabete eskubiko sorbaldan kontraktura bat izan nuen. Fisioterapeuta batetik bestera ibili nintzen eta ez zitzaidan ezer hobetzen, izugarrizko mina nuen. Orain, niri mina kendu zait. Mina edo nire antzerako lesioren bat duen jendearekin hitz egiten dudanean beti esaten diet: “Deitu Nordic Klinikara, izugarria da, benetan!”

VERÓNICA ÁLVARO


"Ni buruko minengatik etorri nintzen eta orain asko gutxitu zaizkit. Gainera, lepoko eta bizkarreko minak desagertu zaizkit. Klinikara etorri nintzen probatzeko eta ikusteko ea hobetzen nuen. Programa eta jarraipena pertsonalizatuak dira eta hobekuntzak ikus ditzazkezu, nabaritzen da."

MONTSERRAT BERGADO

Particular


"Bizkarreko arazoak nituen, eskoliosia eta lumbalgia, hain zuzen ere. Medikuak bizkarra eta abdomena indartzea aholkatu zidan. Nire kontutik saiatu nintzen indartzen taldeko klaseetan, baina mina sentitzen nuen eta ez zidaten zuzentzen. Lehen oso trakets sentitzen nintzen, eta orain indar eta arintasun gehiago daukat orokorrean, hanketan, bizkarrean, belaunetan eta besoetan. Nordic-etik, lan pertsonalizatuaz gain, profesionalen arreta nabarmenduko nuke."

JAVIER BERASATEGUI

Naipes Heraclio Fournier, S.A.


"Nordic Klinikara etorri nintzen, bere garaian aurkezpena ikusi nuelako eta langileei eskeini diezaiekeen onurak gustatu zitzaizkidalako. Alde batetik, pertsonalki nik nire buruagan probatu nahi nuen, eta beste aldetik, enpresako langileentzat interesgarria izan daitekeen ikusteko. Hobekuntzak nabari ditut, izan ere, ordenagailu aurrean hainbeste lan ordu eta gero zerbikalak minduta izaten nituen eta orain indartsuago sentitzen dut lepoa. Gehien nabarmenduko nukeena tratamenduaren espezifikotasuna da, izan ere, makinak gorputzeko atal oso zehatzei zuzenduta daude eta dena oso pertsonalizatua da, bai tratamendua baita erabilitako teknologia ere. Gorputzeko gune eta muskulu konkretuak isolatzen dira."

Nordic Klinikagandik espero dezakezuna:

Arazo patologikoak: lunbalgiak, gerrialdeko eta bizkarraldeko mina, bizkarreko mina, belaunetako mina, hernia-diskalak edo osteoporosia, besteak beste.

Langileen prebentzio eta sustapenaren bitartez enpresen lehiakortasunaren hobekuntzan laguntzen dugu.

Gizartearen bizi kalitatea hobetzen dugu orokorrean, langileena bereziki, ohitura osasungarrien hartze eta garapena sustatuz.

Teknologikoki aurreratuak eta berritzaileak diren tresnak eskura jartzen ditugu bizkarreko, gerrialdeko, sorbaldetako eta zerbikaletako mina saihesteko edota tratatzeko. Hauek, egunerokotasunean eta lan-bizitzan eragina baitute.

Gure balioak:

• Lehiakortasuna

• Konpromisoa

• Ekimena

• Talde lana

• Poztasuna

• Eraberritzea

• Aitzindariak

• Gardentasuna

• Emaitza